→Galdakao

“Hodei, desagertu zen gizona” erreportajea aireratuko du gaur BBC kateak

galdakao hodei egiluz urtea 2014

BBC telebista-kate britainiarrak ikerketa-erreportajea egin du Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren desagerpena argitzen ahalegintzeko.

Orain dela bi urte desagertu zen Hodei Egiluz galdakoztarra Anberesen. Horren harira, BBC telebista-kate britainiarrak ikerketa-erreportajea egin du uztailean zehar bai Galdakaon bai Anberesen gaztearen desagerpena argitzen saiatzeko.

“Hodei, the man who vanished” (Hodei, desagertu zen gizona) erreportajea gaur bertan, irailak 3, aireratuko dute bi irratsaiotan: alde batetik, “Assignment” izenekoan -The World Service nazioarteko irrati zerbitzuan- eta bestetik, “Crossing Continents” izenekoan -Radio 4 kate nazionalean-.

HODEI EGILUZ KASUAREN NONDIK NORAKOAK

BBCk egin duen erreportajeak 28 minutu irauten ditu eta kasuaren nondik norakoak azaltzen ditu, “gogoan izan dezagun Hodei Egiluzek desagertuta segitzen duela eta oraindik ere argitzeke dagoela non den“, diote.

Telebista-kate britainiarrak honela laburbiltzen du erreportajea:

Hodei Egiluz 23 urteko informatika-ingeniari espainiarra jai-giroan ikusi zuten azkeneko aldiz Anberesko portuan 2013ko urriko gau batean. Hodei Europan urtero desagertzen diren 10.000 lagunetako bat da. Alabaina, bere kasuak oihartzun aipagarria izan du. Espainian, bere herrikide ia guztiek bultzatu zituzten modu batera edo bestera belgikar poliziaren bilaketa-lanak. Hodei bilatzeko lanen harira abiarazitako kanpainak oihartzun zabala izan zuen, esaterako, Ronaldo futbolariaren eta Espainiako presidentearen babesa ere lortzeraino. Edonola ere, bi urte joan dira eta Hodeik desagertuta jarraitzen du. Crossing Continents-en, Neal Razzellek Hodeik Anberesen egindako azken orduen kontakizuna egingo du eta desagerketaren misterioa argitzen ahaleginduko da“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak