→Galdakao

Hodei Egiluzen aldeko azken kontzentrazioa egingo da gaur Galdakaon

galdakao hodei egiluz urtebete amberes 2014

Gaur, 20:00etan, galdakoztar gaztearen aldeko hileroko azken kontzentrazioa egingo da udaletxe aurrean, desagertu zela urtea bete denean. 

HODEI EUROPA KARTELA

Galdakaoko udaletxe aurrean, Hodei Egiluzen aldeko hileroko azken kontzentrazioa burutuko da. Horrela erabaki dute familiak eta Hodei Bila plataformak, herriatarrek hilero eta 12 hilabeteren ondoren, “deialdi solidario honetara etorriz erakutsi duten elkartasun zoragarriari amaiera emateko”. 

Kontzentrazio honekin “in situ” gogorarazi nahiko da Hodei 2013ko urriaren 19an desagertu zela eta ikerketek jarraitu behar dutela, non dagoen argitzen ahalegintzeko.

 

Gora