→Galdakao

Ibon Uribe Europako udal eta erregioen kontseiluaren Berdintasun Komiteko buru izango da

galdakao ibon uribe udal gobernua 2015

Euskadiko Udalen Elkartearen izenean hautatu dute Uribe Europako Berdintasun Komiteko lehendakari. 2017. urteko amaierara arte izango da karguan Galdakaoko alkatea.

Ibon Uribe Galdakaoko alkatea Berdintasun Komitearen (Standing Committee for Equality) lehendakari izendatu dute Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) izenean. Komitea Europako organorik gorenena da eta Europar Batasuneko estatuen tokiko berdintasun politiken koordinazinoaren ardura dauka.

Europako udal eta erregioen kontseiluak (CMRE) Eudelen ipinitako konfiantza eskertu du Uribek, “duda barik Euskaditik bultzatzen diren berdintasun politika publikoenganako babes ematea delako“. Era berean, Eudelen izenean lehendakaritza bere gain hartzea “ohore handia” dela azpimarratu du Uribek. Lehendakaritzaren lekukoa Suediako Alkarteak eman dio eta Uribek 2017ko amaierara arte bereganatuko du ardura hori.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak