→Galdakao

Iker Lima preso galdakoztarraren lagun batek istripua izan du Huelvatik bisitan itzultzean

galdakao iker lima preso 2017 lagunak istripua

Ezbeharra atzo, ekainak 25, gertatu zen Salamanca inguruan Huelvako espetxetik etxera bideko itzuleran, Etxeratek jakitera eman duenez.

Ezbeharra atzo, ekainak 25, gertatu zen Salamanca inguruan Huelvako espetxetik etxera bideko itzuleran, Etxeratek jakitera eman duenez. “Errotonda batetik berriro autobiara abiatzen zenean kotxearen kontrola galdu eta autoa errepidearen albo batean irauli egin zen“, diote Etxerat-etik. Limaren laguna “arrastaka” atera zen kotxetik, kalterik jasan gabe.

Ez da lehen aldia, gainera, Iker Limaren lagun honek kotxe-istripua sufritzen duela bere lagun presoa bisitatzera joatean. Duela hiru urte ezbehar bat izan zuen Tordesillan, Caceresko espetxera bidean errai erdian zegoen kamioi baten gurpila jo ostean“, diote. Istripua salatzeko eta Iker Limaren lagunari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute ekainaren 27an, asteartez, 19:00etan Arriaga antzokiaren ondoan, Bilbon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak