→Galdakao

Kale-katuen kolonia babestuak egokituko ditu Galdakaok

galdakao tximiolarre

Enpresa espezializatu batek kale-katuen koloniak kontrolatuko ditu. Animaliak antzutu, testatu, bakunatu eta parasitoak kenduko dizkiete

Galdakaoko Udalak enpresa espezializatu bat kontratatuko du kale-katuen koloniak kontrolatu ditzan. Izan ere, horrelako koloniak aurkitu dituzte Galdakaon zehar, bereziki, Tximiolarre auzoan.

Kolonia babestuak lortzeko alternatia gisa, Harrapatu, Antzutu eta Askatu Metodoa hautatu du Udalak, hau da, leku zehatzetan bizi diren kale-katuak antzutu, testatu, bakunatu eta parasitoak kenduko dizkiete.

Metodo hau Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatuta dago. “Pertsona arduratsu batzuek elikatzen dituzte, era egokian eta erregulartasunez, eta euren osasun-egoera zaintzen dute, albaitarien tratamendu guztiak emanez“, diote. Galdakaoko Udalak 4.500 euro ipiniko ditu ekimen horretarako.

Egokitzapenaren faseak

Harrapatu, Antzutu eta Askatu Metodoak fase batzuk izango ditu: kanpaina informatiboa, katuen errolda egin, harrapatu eta antzutu, osasun-azterketa egin eta bizi diren lekua garbitasun eta osasun aldetik egokitu ostean, animaliak askatzea.

Gora