→Galdakao

Kantu Kolore taldearen ‘Nire gorputza da’ abestia, Gandasegiko ikasleekin

Iaz euren lehendabiziko abestiaren bideoklipa aurkeztu eta gero, Kantu Kolore taldeak bigarren bideoklip bat egin du, ‘Nire gorputza da’ abestiarekin. Izenburuak dioen moduan, bakoitzaren gorputzaz hitz egiten du: “Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan”. Nork bere burua maitatzeaz gain, besteak beste kantaren letrak dioenez, “zure desio eta zaletasunekin aurrera egin maitatzen zaituztenekin”.

Iaz abiarazi zuten Kantu Kolore proiektua irakaskuntzako maila eta ezberdinetan murgildurik dauden zazpi gaztekSandra Gallardo (Galdakao, 1991), Mikel Leibar (Galdakao, 1972), Maitane Xalbador (Bilbo, 1982), Iñigo Agirrezabala (Donostia, 1973), Andoni VázquezJon Ander Amigo eta Aiora Etxebarria (Bilbo, 1982). Proiektuaren helburua da abesti didaktikoak gazteen artean zabaltzea.

Gora