→Galdakao

Galdakaok bi karpa puzgarri bidaliko ditu Greziako errefuxiatuen kanpamentura

galdakao errefuxiatuak 2016 grezia kanpamentuak

Udalak eta GBGE Elkarteak bi karpa puzgarri bidaliko dituzte Policastroko errefuxiatuen kanpamentura, laguntza humanitarioa bertan bideratzeko

Galdakaoko Udalak eta GBGE Boluntario Elkarteak bi karpa puzgarri bidaliko ditu Policastroko errefuxiatuen kanpamentura (Grezia). Azpiegitura hauen helburua izango da laguntza humanitarioa bertan bideratzea.

Karpa puzgarriek zazpi metro luze, sei metro zabal eta hiru metro altu dituzte (bakoitzak 170 kiloko pisua dauka) eta behar den material guztia daukate gehienez hamar minututan puztuta egoteko. Azpiegitura hauek 1.200 euroko balioa dute.

Aurreko ekimen solidarioetan, materiala eta janaria bidali zituzte Galdakaotik Greziako errefuziatuen kanpamenduetara eta oraingoan karpa puzgarriak bidaliko dituzte.

Gora