→Galdakao

Semejantes, Capsula eta Jona Exposito apirilean Galdakaon

galdakao musika kontzertuak 2017 capsula semejantes jona exposito

Galdakaok musika kontzertuak programatu ditu apirilaren 8an: Capsula talde argentinarra eta Semejantes eta Jona Exposito talde lokalak.

Galdakaok musika kontzertuak programatu ditu apirilean. Hain zuzen, apirilaren 8an Capsula talde argentinarrak Torrezabal aretoan joko du zuzenean. Gainera, undergruond taldearekin batera arituko dira Semejantes eta Jona Exposito talde lokalak.

Sarrera doakoa izango da eta kontzertuak 21:30ean hasiko dira. Erabilera anitzeko kontzertu-gela 2015eko abenduan berrireki zuten Galdakaon, Rosendoren emanaldiarekin.

CAPSULAK 20 URTE

1997. urtean sortu zen Buenos Airesen (Argentina) Capsula taldea. Beraz, aurten 20 urte beteko dituzte musika munduan. Galdakaon Santa Rosa diska aurkeztuko dute.

“David Bowie, Iggy Pop eta The Velvet Underground taldeen musika da gure ardatz nagusia”, dio Martin Guevara Capsulako kideak. Guevararekin batera Coni Duchess taldekidea ere izan da aurkezpenean, baita Semejantes eta Jona Exposito ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak