→Galdakao

Kontzertuak, tailerrak eta kale animazioa Andra Mari Dantza Taldearen 60. urteurrenean

galdakao musika bizian andramari dantza taldea 2015

Musika Bizian jaialdia ospatuko da urriaren 30ean eta 31n. Bertan arituko dira Riobó, Kepa Junkera, Stetrice, Brian Finnegan eta Gozategi. Era berean, Benito Lertxundi, Erramun Martikorena, Mikel Markez, Jean Mixel Bedaxagar, Aire Ahizpak eta Andra Mari Dantza Taldea izango dira azaroan zehar.

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak musikaz beteko du udalerria urriaren 30a eta azaroaren 22a bitartean, bere 60. urteurrena ospatzeko. Estaturik Gabeko Herrien II. Musika Jaialdia –Musika Bizian– izango da urriaren 30ean eta 31n, baita hainbat kontzertu eta jarduera ezberdin azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 22an ere.

Musika Bizian jaialdiaren bigarren edizio honetan arituko dira Riobó (Galizia), Kepa Junkera eta Zazpi Sorginak (Euskal Herria), Stetrice (Bretainia), Brian Finnegan Band (Ipar Irlanda) eta Gozategi (Euskal Herria). Era berean, kale animazioak, luthier azoka eta instrumentu tailerrak ere antolatu dituzte urriaren azken egunetan.

 

MUSIKA BIZIAN JAIALDIA

URRIAK 30, OSTIRALA. 21:30 II. ESTATU GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA BIZIAN JAIALDIA: Riobó (Galizia) + Kepa Junkera + Zazpi Sorginak. Iturrondoko plazan. Doan

URRIAK 31, LARUNBATA. 21:30 II. ESTATU GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA BIZIAN JAIALDIA: Stetrice (Bretainia) + Brian Finnegan Band (Ipar Irlanda) + Gozategi (Euskal Herria). Iturrondoko plazan. Doan

 

ANDRA MARI DANTZA TALDEAREN 60. URTEURRENA

AZAROAK 7, LARUNBATA. 21:00 BENITO LERTXUNDIUrretako Kiroldegia. Prezioak: 12 euro (Andra Mari bazkideak), 15 euro (aldez aurreko salmenta) eta 18 euro. Salmenta: Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxatilak eta Andra Mari Taldea (Juan Sebastian Elkano kalea, 4-6). Kiroldegiko lehiatilan kontzertuaren eguna.

AZAROAK 14, LARUNBATA. 22:00 Iparraldeko Kantarien emanaldia: Erramun Martikorena eta Mikel Markez, Jean Mixel Bedaxagar, Aire Ahizpak. Torrezabal Kultur Etxea. Prezioa: 5 euro. Salmenta: Torrezabal Kultur Etxea, Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxatilak eta Andra Mari Taldea (Juan Sebastián Elcano kalea, 4-6)

AZAROAK 21, LARUNBATA. 20:00 “Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari” Musika eta dantza jaialdia. Krutzeko Frontoia. Doan

AZAROAK 22, IGANDEA. 13:00 Andra Mari Taldeko hildakoen oroimenezko meza elizkizuna Elexalde Andra Mari elizan eta lagunarteko bazkaria Aretxondo jantokian

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak