→Galdakao

Lan istripuen aurkako mobilizazioa egingo dute otsailaren 8an Usansolon

basauri lan istripua hildakoa 2017 abendua gorsalva holding

Urte hasieratik zortzi dira Euskal Herrian lan istripuan hildakoak. Egoera horren aurrean, euskal gehiengo sindikalak mobilizazioak antolatu ditu otsailaren 8an Bizkaiko eskualdeetan.

Abenduan lan-istripuz hildako bat izan zen Basaurin eta elkarretaratzea egin zuten // Geuria

Otsailaren 1ean lau langile hil zuren lan-istripuz Bizkaian (bi Galdakaon eta beste bi Loiun) eta urte hasieratik zortzi dira Euskal Herrian lan istripuan hildakoak. Egoera horren aurrean, euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia eta HIRU) mobilizazioak antolatu ditu otsailaren 8an, ostegunez, Bizkaiko eskualdeetan, “Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea” lemapean.

Hego Uribe eskualdeari dagokionez, kotxe karabana antolatu dute 10:00etan Usansoloko errotondatik abiatuta. Era berean deialdi hauek egin dituzte: Barakaldon 10:30ean Osalan aurrean elkarretaratzea, Gernikan 11:30etan kotxe karabana Astratik, Durangon 12:00etan giza katea Andra Maritik, eta Bilbon 19:00etan manifestazioa Eusko Jaurlaritzatik (Gran Via, 85) Confebaskera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|