→Galdakao

Minbizia daukaten haurren aldeko “Lo que de verdad importa” filma Galdakaon

galdakao lo que la verdad importa 2017 minbizia

Filma %100ean ongintzazkoa da eta bilduko duen diru guztia gaixotasun larriak dituzten haurrentzako kanpamendu bereziak sustatzeko erabiliko dute.

Otsailaren 24tik 27ra bitartean Lo que la verdad importa (Paco Arango, 2017) filma proiektatuko dute Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean. Filma %100ean ongintzazkoa da eta bilduko duen diru guztia Aladina Fundaziora bideratuko dute. Erakunde honek minbizia daukaten haurrak artatzen ditu eta Paco Arango bera da presidentea.

Lortuko den diruari esker, gaixotasun larriak dituzten haurrentzako kanpamendu bereziak sustatuko dituzte, Serious Fun Children’s Network

PROIEKZIOAK

Lo que la verdad importa filmaren proiekzioa hurrengo ordutegian emango dute Torrezabal Kultur Etxean: otsailaren 24an, ostiralez, 22:30ean, hilaren 25ean eta 26an 19:30ean eta 22:30ean eta otsailaren 27an 20:00etan. Sarrerak salgai daude 3 eta 4 euroan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak