→Galdakao

Lonjak etxebizitza bihurtzeko ordenantza onartu du Galdakaoko Udalak

EAJren eta PSEren aldeko botoekin Galdakaoko osoko bilkurak onartu egin du behe-solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza. Behin betiko testuaren arabera, hasierako proposamenari bi artikulu (17. eta 18. artikuluak) erantsi dizkiote, mota horietako etxebizitzetan espekulazio edota irabaziak izateko aukerak ekiditeko helburuarekin. Gainera, etxebizitza hauek “prezio eskuragarriagoan” lortzeko eskaintza handituko dela adierazi dute udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak