→Galdakao

Mari Paz Losada (AZK): “Maximo Moreno parkea berreskuratuko dugu”

Galdakaoko Udaleko gobernu-taldeak Maximo Moreno parkea berregokitzeko izapideak hasiko ditu aste honetan. Hala jakinarazi du Mari Paz Losada alkateorde eta lan eta zerbitzuetako zinegotziak.

Maximo Moreno parkea / Utzitakoa

Galdakaoko Udaleko gobernu-taldeak Maximo Moreno parkea berregokitzeko izapideak hasiko ditu aste honetan. Hala jakinarazi du Mari Paz Losada alkateorde eta lan eta zerbitzuetako zinegotziak. Parkea berreskuratzearen beharra azpimarratu du eta horretarako Udalak adostutako “Plan Berdeari” ekingo diotela esan du. Lorezaintzan jarriko dute arreta eta parkearen garbiketa integrala egingo dutela ere iragarri du.

Azken urteetan kexu izan dira zenbait herritar parkea uzita zegoelako: besteak beste, belarrak moztu gabe eta zikin dagoela adierazi dute sareetan zabaldutako mezuen eta bideoen bitartez. Gauetan eta neguan batez ere argi falta dagoela ere salatu dute.

Losadak zerbitzuak hobetzeko lanean hasi direla azaldu du. Besteak beste, paperontziak jarri eta iturria berriro martxan jarriko dutela dio. URAk hartuko du iturria berriz ere martxan jartzeko ardura eta lan horiek bukatuta, parkea berriz asfaltatuko dutela iragarri du ere zinegotziak, “aurrekontu-partida izan bezain pronto”. Parkearen argiztapena hobetzeko konpromisoa jaso dute ere espazioa eraberritzeko proiektuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak