→Galdakao

Arma nuklearrak deuseztatzearen aldeko sarearekin bat egin du Galdakaoko Udalak

galdakao udalbatza 2017 osoko bilkura

‘Mayors for Peace’ nazioarteko sarearekin bat egin du Udalak. 161 herrialdetako 7.000 Udalek baino gehiagok babesten dute arma nuklearrak ezabatzeko sarea.

‘Mayors for Peace’ nazioarteko sarearekin bat egin du Udalak. Dagoeneko 161 herrialdetako 7.000 Udalek baino gehiagok babesten dute arma nuklearrak ezabatzeko sarea

Bozeramaileen batzarrak aho batez erabaki du arma nuklearrak deuseztatzearen aldeko ‘Mayors for Peace’ nazioarteko sarearekin bat egitea (ingelesez, ‘Alkateok bakearen alde’ esan nahi du).

Gauzak horrela, nazioarteko sareari atxikitzeko behar diren tramite guztiak egingo ditu Udalak eta bide horretan, ‘Mayors for Peace’ sarea ezagutaraztea bultzatuko dute eta herritarrak suntsipen masiboko armen mehatxuaz sentsibilizatzen laguntzea bilatuko dute.

Hiroshima eta Nagasaki

2020. urtean 75 urte beteko dira Ameriketako Estatu Batuek Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirietako bonbardaketa nuklearrak burutu zituztela, 1945ean Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela. Gerra batean bonba nuklearrak erabili zituzten lehendabiziko aldia izan zen, baita bakarra ere.

Mayors for Peace

Ondoren, 1982an, Arma Nuklearrak Erabat Abolitzeko Hirien arteko Elkartasuna Sustatzeko Programa berria proposatu zuen Hiroshimako alkateak Nazio Batuen Erakundeko egoitzan (New York).

Harrez geroztik, Hiroshimako eta Nagasakiko alkateek mundu osoko alkateei eskatu diete haiekin bat egin dezaten programa horren alde, eta horrela jaio zen, hain zuzen, ‘Mayors for Peace’ sarea. Gaur egun, mundu osoko 161 herrialdetako 7.000 udalek baino gehiagok adierazi diote babesa sareari. Gaurtik aurrera, Galdakaok ere bai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak