→Galdakao

Mikel Perez omenduko du Galdakaoko Musika Bandak igandean, Legarretaren azken kontzertuan

galdakao da capo musika banda 2018

Bandako kidea izandako Mikel Perezen omenezko kontzertua izango da, baita Ane Legarretaren agurra ere.

Galdakaoko Da Capo Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du igandean Torrezabal Kultur Etxean (Urriak 28, 13:00etan, doan). Batetik, bandako kide izandako Mikel Perez tronboijolea omenduko dutelako. Duela urtebete eskas hil zen Mikel, ustekabean, aratusteetan bandak eskainitako kontzertu baten ondoren. Bere omenez Big Band formatuan egindako kontzertua antolatu du bandak, Jazz soinu amerikarrak nagusi izango dituena (Benny Goodman, Glen Miller…).

Bestetik, Galdakaoko Da Capo Musika Bandan lau urtez zuzendaria izan den Ane Legarretaren azken kontzertua izango da. Musika eta zuzendaritza munduan ibilbide profesionalarekin jarraitzeko asmoz, Madrilera joango da Legarreta. Irakurri GEURIAk apirilean Ane Legarretari egin zion elkarrizketa.

Esan bezala, Torrezabal Kultur Elkartean izango da kontzertua, urriaren 28an, igandez, 13:00etan. Sarrera doan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak