→Galdakao

Galdakaok motorzaleen elkarretaratzea hartuko du uztailaren 23an

galdakao motorzaleak 2016 elkarretaratzea

Jarduerak 10:30ean hasiko dira eta besteak beste, kontzertuak, tatuatzaileak, herri-bazkaria jai-gunean eta beste hainbat kontu izango dira

Uztailaren 23an, larunbatez, Galdakaoko Lapurdi aparkalekuak motorzaleen elkarretaratzea hartuko du. Era berean, jarduera-programa oparoa antolatuko dute egun osoan zehar. Guztira, 100 ibilgailu inguru elkartuko dira.

Ekimen hau Galdakaoko Udaleko Kultura Sailak sustatzen du, Ortuellako Motoclubarekin lankidetzan. Programa osatzen duten jarduerak 10:30ean hasiko dira eta besteak beste, kontzertuak, tatuatzaileak, herri-bazkaria jai-gunean eta beste hainbat kontu izango dira.

Gora