→Galdakao

Mundu Bat elkarteak merkatu solidarioa zabalduko du abenduaren 22an

basauri azoka solidarioa 2013

Galdakaoko Araba kalean kokatuko dute azoka solidarioa abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean. Bildutako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko dute, baita herrian baliabide urriak dituzten adingabeei laguntzeko ere.

Aurreko urteetan izan duen arrakasta ikusita, Galdakaoko Mundu Bat elkarteak berriro irekiko du Gabonetako Merkatu-Txikia abenduaren 22an eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da. Aurten, Araba kaleko 1. atarian izango du lekua azoka solidario honek eta 11:00etatik 13:15era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Helburua Bizkaiko Elikagaien Bankurako dirua eta elikagaiak lortzea da. Era berean, azoka solidarioaren etekinak Caritasek herriko haurrentzako prestatu duen proiektu baterako erabiliko dituzte, baliabide urriak dituzten adingabeei laguntzeko.

Jostailu, liburu, pelutxe eta elikagai bilketa ere antolatu dute lokalean bertan. Merkatuan bertan proiektuaren inguruko informazio zehatza jaso ahal izango dute bertaratutakoek, eta dohaintzak egin ere.

IAZ 4.000 EURO BAINO GEHIAGO

2013ko edizioan 4.000 euro baino gehiago batu zituzten, eta Bizkaiko Elikagaien Bankurako eta Mozanbikeko nutrizio-zentro batean ikasgela bat eraikitzeko erabili zituzten. Gainera, 200 kilo elikagai baino gehiago jaso zituzten. “Horrek aurten ere ‘Kilo kanpaina’ berriro errepikatzera animatu gaitu, galkorrak ez diren elikagaiak geure lokalean bertan jasoz“, diote antolatzaileek.

Gora