→Galdakao

Maider Legarretaren lan berria Spotifyen eta Bandcampen entzungai

galdakao maider legarreta 2016 torrezabal argazkia iker villa 1

Maider Legarreta abeslari galdakoztarraren The Road diska berriak hamika abesti ditu, ingelesez gehienak eta euskaraz beste bat

Apirilaren 30ean Torrezabal Kultur Etxean aurkeztu zuen bere azkenengo lana, The Road (Gaua Records, 2016), Maider Legarreta musikari galdakoztarrak. Diska berriak hamika abesti ditu, ingelesez gehienak eta euskaraz beste bat. Legarretarekin batera lan egin dute Ibai Mingo gitarristak, Nerea Quincoces bateriak eta J.A. Camara baxuak. Legarretak berak konposatu du musika eta abestien letrak idatzi.

The Road lana dagoeneko entzungai dago Spotify atarian eta salgai dago Bandcamp-en: maiderlegarreta.bandcamp.com. Folk eta pop doinuak uztartzen ditu Legarretak bere lan berrian, Bullied edo Izaren artean abestietan kasu.

Argazkia: Iker Villa
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak