→Galdakao

Omenaldia egingo diote Hodei Egiluzi martxoaren 10ean Galdakaon

Galdakaoko Udalak jakinarazi berri duenez, Hodei Egiluz gaztea omenduko dute martxoaren 10ean udaletxe aurrean. Ekitaldi zibila izango da eta 20:00etan hasiko da. 

Herritar guztientzako zabalik egongo den ekintza zibilak ordu erdi iraungo du. “Modu horretan agur esango diogu Anberesen 2013ko urriaren 19an desagertu eta joan den otsailean hilik identifikatu zuten gazte galdakoztarrari“, diote Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak