→Galdakao

Ortuondo gaztetxea zenaren eraikina eraitsi dute gaur Galdakaon

galdakao ortuondo gaztetxea 2017 eraiste obrak ARITZ APRAIZ

Gaur hasi dituzte Galdakaon Ortuondo gaztetxea zena eraisteko obrak. Apirilean itxi zituen ateak, eremu horretan etxebizitza berriak eraikiko baitituzte.

ARGAZKIA: ARITZ APRAIZ

Gaur hasi dituzte Galdakaon Ortuondo gaztetxea zenaren eraikina eraisteko obrak. Apirilean itxi zituen ateak gaztetxeak, eremu horretan etxebizitza berriak eraikiko baitituzte. Hain zuzen, Jaureguizar enpresak 28 etxebizitza berri eraikiko ditu, bi bloketan banatuta. Baratze Barria deituko da egoitza-multzoa.

Gaztetxea zegoen lursaila pribatua da eta apurka-apurka saltzen joan dira bertako eremuak”, zioen Arkaitz Sagasti Ortuondoko kideak Geuriak eskualdeko gaztetxeen inguruan egin zuen erreportajean: “Jaureguizar enpresak azalera osoa erosi eta luxuzko etxebizitzak eraikitzea da euren helburua”.

Udaletxearekin eta eraikuntza-enpresarekin elkarrizketak izan eta gero esan ziguten akordioak dagoeneko itxita zeudela eta martxoaren hasieran abiaraziko zituztela obrak”, zioen Sagastik. Hala ere, Ortuondokoek adierazi zuten martxoan zehar ekitaldiak antolatuko zituztela eta hilabeteko epean gaztetxearen eraikina hustuko zutela jakinarazi zuten.

galdakao baratze barria 2017 urbanizazioa planoa

Baratze Barria egoitza-multzoak Torrezabal ondoan eraikiko dituzte, Ortuondo Gaztetxea zegoen lekuan :: Jaureguizar

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak