→Galdakao

Osakidetzan zerbitzua eta lana euskaraz bermatzea eskatu dute Galdakao-Usansolo Ospitalean

galdakao usansolo ospitalea 2017 osakidetzan euskaraz lab sindikatua

Osakidetzan, zerbitzua eta lana euskaraz egin ahal izatea bermatzea eskatu du gaur LAB sindikatuak Galdakao-Usansoloko ospitalean.

Euskararen Egunaren bezperan egin dute kontzentrazioa Galdakao-Usansoloko Ospitalean // LAB sindikatua

Osakidetzan, zerbitzua eta lana euskaraz egin ahal izatea bermatzea eskatu du gaur LAB sindikatuak Galdakao-Usansoloko ospitalean

LAB sindikatuak Ekimen Ibiltariaren baitan (Euskal Herri osoan zehar ekimen ezberdinak egiten ari dira eta abenduaren 6an amaituko da Durangoko Azokan), prekarietatea salatzeko kontzentrazioa deitu du gaur, abenduak 1, 11:00etan Galdakao-Usansoloko Ospitalean, “Lan duina, bizitza duina” lemapean.

Euskararen Egunaren bezperan gogoratu nahi dugu lan eta bizitza duina bateraezina dela gure hizkuntzan bizi eta lan egiteko ezintasunarekin. Eta hau bizitza eta lan eremu guztietan hala izanik ere, bereziki larria eta premiazkoa da osasungintza arloan”, diote sindikatutik: “Osakidetzako zuzendaritzari eskatzen diogu ezar daitezela beharrezkoak diren laguntza, bitarteko eta neurriak Osakidetzan zerbitzua euskaraz jaso eta euskaraz lan egin ahal izatea posible izan dadin, zerbitzu eta unitate bakoitzean bitartekoak ezarriz”.

Gora