→Galdakao

Otsailaren 27tik martxoaren 1era bitartean Aukeren azoka Galdakaon

galdakao aukeren azoka 2014

Stockean eta soberan geratu den materiala jarriko dute salmentan eta horretarako 30 estand jarriko dituzte. Galdakaoko dendek izena eman behar dute otsailaren 18a arte eta zozketa otsailaren 20an izango da.

Aukeren XVIII. Azoka antolatuko du Galdakaoko Udalak otsailaren 27tik martxoaren 1era arte, Behargintzaren, Dendari Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ekimen hau 2005. urtean sortu zen eta urtero egiten da, Europako Gizarte-funtsaren laguntzarekin, “Valora” programaren bitartez. Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko da azoka 10:30etatik 20:30ak arte. Guztira, 30 estand ipiniko ditu Udalak. Horretarako, udalerriko establezimenduek Dendari Elkarteko egoitzan eman beharko dute izena otsailaren 18a baino lehen. Salmenta postuetarako zozketa otsailaren 20an egingo da.

Enplegu, Merkataritza eta Toki-garapen Arlotik bultzatu nahi den merkataritza-sektorea sustatzeko jarduera-programaren barruan dago ekimen hau. Era berean, materialak erakutsi eta salduko dira kalean, establezimenduaren aurrean, jarduera hau arautzen duten oinarrien arabera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak