→Galdakao

Plaka eta ikur frankistak kentzeko kanpaina hasiko du Galdakaoko Udalak

galdakao plaka frankistak 2016 sare antifaxista

Memoria historikoa berreskuratze aldera, behar izan diren “ertz guztiak” aztertu ondoren, hasitako kentze-lana amaituko dute azaroan.

Galdakaoko Udalak hilabeteon martxan jarriko du udalerrian gaur egun mantentzen diren plaka eta ikur frankistak kentzeko ekimena. Memoria historikoa berreskuratze aldera, urte hasieran kanpaina hau planteatu zuten Udalean eta prozesu horretan behar izan diren “ertz guztiak” aztertu ondoren, hasitako kentze-lana amaituko dute azaroan zehar.

Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren lankidetzarekin, guztira, 60 plaka aurkitu dira azken hilabeteotan. Era berean, Galdakaoko auzo elkarteen Plataformaren babesarekin, etxebizitzetan oraindik ere mantentzen diren ikur frankistak “epe batean kentzeko gonbitea” egin die Udalak hainbat komunitateei.

Aitortza instituzionala, morala eta sozialaren alde

Galdakaoko Memoria Historikoa berreskuratzearen aldeko urratsak 2006ko uztailaren 28an hasi ziren. Izan ere, garai hartako udalbatzak onartu egin zuen “Gerra Zibilean eta ondoko diktadura frankistan udalerri honetan desagertu eta kaltetutako pertsonen aitzortza instituzionala, morala eta sozialaren aldeko” mozioa.

 

Argazkia: Sare Antifaxista
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak