→Galdakao

Plaza gorriko eta Usansoloko jolas-parkeak estalita egongo dira azarorako

galdakao plaza gorria 2016 lehendakari agirre plaza

Aste honetan hasiko dituzte Lehendakari Agirre plazako jolas-parkea estaltzeko obrak. Usansolokoa uztaileko bigarren hamabostaldian abiaraziko dute.

Aste honetan hasiko dituzte Galdakaon Lehendakari Agirre plazako jolas-parkea estaltzeko obrak. Era berean, uztaileko bigarren hamabostaldian Usansoloko liburutegi ondoko parkean aterpea jartzeko lanak abiaraziko dituzte.

Galdakaoko Udalak 315.000 euroko inbertsioa egingo du obra hauetan eta lau hilabeteko epean lanak bukatzea aurreikusi dute udal ordezkariak. Hortaz, negurako prest egongo liratezke bi estalkiak.

Bi aterpe berri hauekin Galdakaok guztira lau plaza edo parke izango ditu estalita. Aurretik, Udalak estali ditu Urreta ikastetxeko jolastokia eta Romualda Zuloaga plaza.

Gora