→Galdakao

Galdakaoko bederatzi gaztek proiektu solidarioa egingo dute Marokon

Uztailaren 8tik 20ra bitartean Galdakaoko 18 eta 20 urte arteko bederatzi gazte eta hiru begirale Rabaten (Maroko) izango dira Iparra Hegoa proiektu solidarioaren barruan.

Hain zuzen, bi proiektutan hartuko dute parte boluntarioek: alde batetik, desgaitasuna edo beharrizan bereziak dituzten pertsonei erreabilitazio-lanak, jolasak edota ikasketak ahalbidetzea (OVCI Gobernuz Kanpoko Erakundearekin), eta bestetik, etorkinen eta errefuxiatuen eskubideak sustatzea, ikasteko eta jolasteko gune bat eskainiz (Oriente Occidente gizarteratzeko lan egiten duen fundazioarekin).

Ekimen hau Argizai Eskaut Taldeak bultzatzen du, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak