→Galdakao

Romualda Zuloaga plaza izendatuko dute Martxoaren 8an Urretan

galdakao urreta 2017 romualda zuloaga plaza

Emakumearen Nazioarteko Egunean Galdakaoko Udalak ekitaldi publikoa antolatu du Urretan, Romualda Zuloaga izena hartuko duen plaza ofizialtzeko.

Emakumearen Nazioarteko Egunean Galdakaoko Udalak ekitaldi publikoa antolatu du Urretan, Romualda Zuloaga izena hartuko duen plaza ofizialtzeko. Ekitaldia 19:00etan izango da.

Zuloaga euskal folklorearen figura garrantzitsua izan zen: Andra Mari Dantza Taldearen hasierako partaidea izan zen eta ezagutzen den albokako lehenengo diskoa grabatu zuen 1967an.

Udalak parte-hartze prozesua ireki zuen iaz emakumeek egindako ekarpenak aitortzea bilatzen zuena eta Romualda Zuloagak jaso zuen boto gehien.

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – EGITARAUA

Martxoak 4-11

Kaleak gure egin! ekimena Galdakaoko kaleetatik zehar

Martxoak 8, asteazkena

19:00 Romualda Zuloaga Artetxe plazaren inaugurazioa. Urreta

Martxoak 9, osteguna

17:15 Antzerkia Unkina Eskolan (Usansolo): “La sala de espera” (Aztiak Antzerki Taldea). Ondoren, luntxa eta dantzaldia

19:00 Hitzaldia Torrezabal Kultur Etxean: “Qué son los micromachismos y cómo detectarlos?” (Garbiñe Mendizabal)

Martxoak 14, asteartea

19:00 Zinea Torrezabalen: “La estación de las mujeres”

Martxoak 15, asteazkena

19:00 Galdakaoko Berdintasunaren aldeko Sariaren banaketa Torrezabal Kultur Etxean

Martxoak 16, osteguna

17:15 Antzerkia Torrezabalen: “La sala de espera” (Aztiak Antzerki Taldea). Ondoren, luntxa eta dantzaldia Gandasegiko arkupeetan

Martxoak 21, asteartea

19:00 Zinea Torrezabalen: “Vuelta a casa de mi madre”

Martxoak 22, asteazkena

19:00 Dokumenatalaren aurkezpena Torrezabalen: “Galdakaoko emakumeen berbak”

Martxoak 30, osteguna

19:00 Hitzaldia Torrezabalen: “El deseo femenino”. Maite Aparicio

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak