→Galdakao

Galdakaotik Nepalera 15.000 euro bidali dituzte proiektu solidarioetarako

galdakao samsa elkartea 2017 nepal proiektu solidarioak

Galdakaoko Samsara elkarteak 15.000 euro lortu ditu Nepalen proiektu solidarioak finantzatzeko. 2017ko lehen lauhilekoan beste ekitaldi batzuk egingo ditu.

Galdakaoko Samsara elkarteak 15.000 euro lortu ditu Nepalen proiektu solidarioak finantzatzeko. Besteak beste, haurren erdiko belarriko operazioak eta ALI proiektua (ume gorrei zuzendutako materialak ematea eta Nepaleko ume behartsuenei laguntza ematea ikasketetan eta zerbitzu medikoetan, beste jarduera batzuen artean). Diru-kopuru hau Galdakaoko enpresek eta norbanakoek dohaintzan emandakoarekin bildu dute.

Samsara elkarteak proiektu solidarioak aurrera eramateko zenbait ekintza antolatu ditu aurten:

  • 2017ko lehen lauhilabetean elkarteak Galdakaoko 9 boluntario bidaliko ditu Nepalera, bertako proiektuetan lan egiteko: Kulayren berreraikuntza, desgaituen ikastetxea, poltsen fabrikazioa…
  • Otsailaren 21ean Samsara Nepal elkarteak Disabled Service Association de Bungamati ikastetxera Heziketa Bereziko eta Lanbide-terapiako Diplomatu bat bidaliko du 5 hilabeterako.
  • Apirilaren 29an azoka solidarioa eta bestelako jarduerak antolatuko ditu.
  • Una pizarra para Gorkha proiektua finantzatzeko kanpaina. Proiektu honekin bi ikastetxeentzako materiala finantzatuko da (Chumling eta Bihi herrixketan).

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|