→Galdakao

Sutea piztu da Ganguren mendian, Galdakaon

Hegoaldeko haize gogorrak suteak piztu ditu igande arratsalde honetan Bizkaiko hainbat tokitan. Galdakaon, Ganguren mendian piztu da sua, basoan.

Urrutitik ikus daiteke Gangurenen piztutako sua / Bizkaiko Suhiltzaileak

Hegoaldeko haize gogorrak suteak piztu ditu azken orduotan Bizkaiko hainbat tokitan. Galdakaon, Ganguren mendian piztu da sua, basoa, 19:00ak aldera. Suhiltzaileek kontrolpean dute sutea.

Suhiltzaileek 19:00ak aldera jaso dute abisua eta bertan ari dira lanean. Sare sozialen bitarte jakinarazi dutenez, haize gogorra zailtzen ari da suhiltzaileen lana eta sutearen ingurura ez hurbiltzeko agindua luzatu dute.

Muskizen eta Ortuellan suteak piztu dira ere azken orduotan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak