→Galdakao

‘Terapiak’ antzezlana gaur Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean

galdakao terapiak antzerkia 2014

Vaivén konpainiaren ikuskizuna 21:00etan hasiko da eta sarrera orokorrak 10 eurotan salgai daude. Bazkide, langabetu, gazte eta 65 urtetik gorakoek, ordea, prezio beheratuak izango dituzte.

Vaivén Producciones konpainiak iaz estreinatu zuen ‘Terapiak’ antzezlana eta ordutik Euskal Herriko hainbat eszenariotan ibili da, baita Valentzian eta Madrilen ere. Chistopher Durang-en testuan oinarrituta dago obra hau; Woody Allen-ekin konparatua izan da antzerkierako darabiltzan testuen umoreari dagokionez. Pertsonaiek euren joera sexuala definitu nahiean daude edo bikote perfektua aurkitu nahi dute, euren arazoei konponbidea emango dieten terapeuta batzuren bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak