→Galdakao

Torrezabaleko Areto Nagusiak ateak berriro zabaldu ditu

galdakao torrezabal areto nagusia 2015

Gabonetan Areto Nagusiko espazioaren antolaketa berritu dute eta jesarlekuak aldatu dituzte. Auditorioa ere eraberrituko dute etorkizun laburrean, “erabilera anitzeko areto bihurtuz”.

Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxeko Areto Nagusia asteburu honetan zabaldu du berriro, aste biko berritze-lanak amaitu ostean. Lan hauekin Areto Nagusiko espazioari antolaketa berria eman diote eta, aldi berean, jesarlekuak ere aldatu dituzte. Aretoak malgutasuna irabazi du, izan ere aurrerantzean butakak jaso ahal izango dira, eremuak bestelako erabilerak izan ditzakeelako, nahiz eta oraingo butakak lehengo iraunkorrak baino erosoak ez izan. “Aspektu hau egia da, baina butakak jendearentzat erosoak ere badira eta, ikuspegi horrekin, geroari begira espazio hau beste erabileretarako irabazi dugu”, dio Amaia Betolaza alkateordeak.

Era berean, Udalak Torrezabal Kultur Etxeko Auditorioa eraberritu egingo du, “erabilera anitzeko areto bihurtuz“. Guztira, 220.000 euroko inbertsioa aurreikusten dute. “Helbururik behinena auditorioaren luze-zabalerari ahalik eta erabilera handiena ematea da, eta ahal den heinean, hain ohikoak ez diren jarduera eta ekintzei espazio berri bat eskaintzea“, dio Betolazak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak