→Galdakao

Txakur lehiaketa eta adopziorako txakurren desfilea ekainaren 21ean Urretan

Arrazako zein arraza gabekoen V. Txakur txapelketa ospatuko da, baita txakurren adopzioa bultzatzeko ekimenak ere. Athletic Clubeko emakumezkoek sinatutako bi baloi zozketatuko dira eta 501 Legioa (Star Wars) ere bertan izango da.

Galgo Lekuk, Urreta Albaitari Klinikak eta Auzo Elkarteak arrazako nahiz arraza gabekoen V. Txakur lehiaketa antolatu dute ekainaren 21ean, igandez, 10:30etik aurrera Urretako parkean. Era berean, adopziorako txakurren desfilea eta hainbat ekintza antolatu dituzte.

Horiez gain, Izarren Gerrako (Star Wars) 501 Legioaren kide batzuk ere Urretara hurbilduko dira, nahi duenak eurekin batera argazkiak egiteko. Gainera, egunean bertan Athletic Clubeko emakumeen ligako jokalariek izenpetutako bi baloi zozketatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak