→Galdakao

Udaberriko Pintxo Dendari ekimenak asteburuko bidaia zozketatuko du

basauri pintxoak arume taberna

Ekainaren 16tik 18ra bitartean ospatuko da V. Udaberriko Pintxo Dendari ekimena. Aurten 15 ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte.

Ekainaren 16tik 18ra bitartean ospatuko da V. Udaberriko Pintxo Dendari ekimena. Aurten 15 ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte

Bosgarren urtez ospatuko da Galdakaon Udaberriko Pintxo Dendari ekimena ekainaren 16tik 18ra bitartean. Jarduera honetan pintxo berezi bat eta kriantza-ardoa bi euroan jarriko dute salgai udalerriko 15 tabernek (Sorgiñe, Batzokia, Alai, Gurea, Urki, Ganguren, La Putxera, Station Wagon, Izaskun, Topa, William IV, Pabarri, Gure Toki, Salon de juegos Zamakoa eta V-Bat).

Pintxo aukeraketan parte hartuko duten bezeroak asteburuko bidai baten zozketan sartuko dira. Horretarako, sei establezimendu desberdinetako zigiluak bildu beharko dituzte eta Dendari Elkartearen bulegora eraman (Mugaburu plaza, z/g) ekainaren 27a baino lehen. Zozketa hilaren 28an 14:00etan burutuko dute elkartean bertan.

Ekimenaren ordutegia ondokoa izango da: ekainaren 16an 19:00etatik 23:00etara, ekainaren 17an 12:30etik 15:30era eta 19:00etatik 23:00etara, eta ekainaren 18an 12:30etik 15:30era. Jarduera hau Dendari Elkarteko Merkataritza-Ostalaritza-Zerbitzu arloak antolatzen du, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak