→Galdakao

Urreta eskolako kirol-zelai estalia udarako prest izango da

Atzo hasi zituzten obrak eta amaitutakoan, eskolako ikasleez gain, herritar guztiek erabili ahal izango dute estalitako eremua. 392.000 euro inbertitu ditu Udalak.

Galdakaoko Udalak Urreta ikastetxeko kirol-pistaren zati bat estaltzeko obrak hasi ditu, lan-eremua hesituta eta materiala bildu ondoren. Bost eta zazpi hilabete artean iraungo dute lanek. Hortaz, uda aldera prest egongo da.

Ezaugarri horietako lehenengo instalazioa izango da Galdakaon eta biztanle guztiek erabili eta gozatu ahal izango dute bai eskola-orduetan bai eskolaz kanpo “edozein dela ere urteko sasoia, baita kirol-programazioari begira ere”, diote Udaleko ordezkariek.

Estaliko den eremua ikastetxearen ipar aldean dago kokatuta -Bizkai kalearen alboko zatian- eta gaur egun, jolasak eta kirol-jarduerak egiteko erabiltzen da. Guztira, 1.315 metro karratuko azalera izango du estaldurak.

Elecno S.A enpresak burutuko ditu obrak 392.000 euroren truke, hasiera batean zenbatetsitako prezioa baino 100.000 euro merkeago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak