→Galdakao

Urreta auzoko semaforodun pasabide berria gaur zabalduko dute

galdakao urreta 2017 semaforodun pasabidea

N-634 errepidean, Urreta auzoan, semaforodun pasabide berria egin dute eta gaur, martxoak 13, zabalduko dute. Goi-pasabidea erabiltzea ekidingo du horrek.

N-634 errepidean, Urreta auzoan, semaforodun pasabide berria egin dute eta gaur, martxoak 13, zabalduko dute

Urreta kaletik N-634 errepidean dagoen autobus geltokira joateko errepidea zeharkatu behar dute oinezkoek. Orain arte inguruan bertan dagoen goi-pasabidea erabili dute auzokideek, baina semaforodun pasabidea egin dute berriki eta gaur zabalduko dute.

Errepidearen alde bietan espaloiak urbanizatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta semaforoak ipini ditu, sakagailuarekin. Era berean, errepidearen erdialdean oinezkoentzako babesgunea egin dute, semaforoekin baita ere.

Oinezkoen pasabide berria argituta egongo da. Horretarako, 5 metroko altuerako bi luminaria jarri dituzte. Obra hauen aurrekontua 47.000 eurokoa izan da.

LEHEN ETA ORAIN
galdakao urreta 2016 n 634 errepidea

Orain arte, autobus geltokira joateko oinezkoek goi-pasabidea erabili izan dute :: Google

 

galdakao urreta 2017 semaforodun pasabidea

Martxoaren 13tik aurrera oinezkoek semaforodun pasabidea erabili ahal izango dute :: Galdakaoko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak