→Galdakao

Urrutikoetxea, Aretxabaleta, Olaizaola II.a eta Larunbe irailaren 18an Galdakaon

zaratamo mikel urrutikoetxea omenaldia 2015

Arretxe II.a, Apraiz, Elezkano II.a eta Iza ere arituko dira Galdakaoko frontoian. Oraindik sarrera batzuk salgai daude.

Urtero bezala, Galdakaoko jaietan profesional mailako esku pilota partidua izango da. Hitzordua irailaren 18an, ostiralez, izango da udalerriko frontoian eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Olaizola II.a-Larunbe bikoteak lehiatuko dira 20:30etik aurrera. Aurretik, bikote hauen arteko partidua jokatuko da: Arretxe II.a-Apraiz eta Elezkano II.a-Iza.

Adiskide elkarteak adierazi duenez, “oraindik sarrera gutxi batzuk salgai daude Kurtzea pilota-lekuan, 18:00etatik 20:00etara“. Sarreren prezioa 25 eurokoa (eserita) eta 15 eurokoa (zutik) da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak