→Galdakao

Usansoloko Bira eta lasterketa herrikoia ekainean izango dira

Ekainaren 4an, igandez, Usansoloko XV. Bira ospatuko da, Burtzotza Mendi Taldeak eta Ujaba Jai Batzordeak antolatuta. Bi ibilbide mota izango dira: 22 kilometrokoa eta 5 kilometrokoa. Mendi ibilbide luzea 08:00etan hasiko da eta laburra 10:00etan. Biak Unkina plazatik irtengo dira.

Era berean, ekainaren 11n Usansoloko II. Lasterketa Herrikoia antolatuko du U113 Triatloi Taldeak. Hiru lasterketa izango dira: umeak (0-10 urte), gazteak (10-15 urte) eta nagusiak (15-99 urte). Probak Arlo Baltza plazan hasiko dira 11:30ean (500 metro), 12:00etan (2,3 kilometro) eta 12:30ean (6,9 kilometro), hurrenez hurren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak