→Galdakao

Ane Atxutegi usansolotarrak bere youtuber esperientzia azalduko du B-Tuber ikastaroan

usansolo etxe txiki bihotz handi 2018 youtube atxutegi

Azkue Fundazioak Bilboko Udalaren laguntzarekin B-Tuber ikastaroa eskeiniko du martxoaren 26tik 28ra bitartean 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta.

Ane Atxutegi Etxe Txiki Bihotz Handi kanaleko bideo batean, bere bi nebekin // Youtube

Azkue Fundazioak Bilboko Udalaren laguntzarekin B-Tuber ikastaroa eskeiniko du martxoaren 26tik 28ra bitartean 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta. YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzea, editatzea, produzitzea eta post-produzitzea da B-Tuber ikastaroaren helburu nagusia, eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko dizkiete gazteei. Saioetan trebatzaile arituko dira Iker Maguregi EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko irakaslea eta Ane Atxutegi youtuber usansolotarra. Etxe Txiki Bihotz Handi Youtube kanala du, bere bi neba nagusiekin batera, Mikel Atxutegi eta Jon Atxutegi, eta Beitu hedabide digitalean ere parte hartzen du, Gaztezulok sortua.

Ikastaroa doakoa da eta Euskararen Etxean izango da (Agoitz plaza 1, Bilbo), 10:00etatik 14:00etara. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute martxoaren 22a baino lehen, Azkue Fundazioaren webgunearen bitartez.

Ikastaroa doan da

Antolatzaileen arabera, ikastaroa dibertigarria, praktikoa eta doakoa da. Apirilaren 26tik 28ra, goizetan gauzatuko da ikastaroa. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, eta ikastaroa bukatzean gazteek youtuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituzte.

Lehen eguneko trebatzailea Iker Maguregi izango da eta klase teknikoa eskainiko du: gaiaren aukeraketa, nola landu ideia bat, gidoia prestatu, lokalizazioak aukeratu, nola lortu argiztapen eta soinu ona, edota ikasleek jarraitzen dituzten youtuberren bideoen azterketa.

Bigarren egunean Ane Atxutegi usansolotarra izango da hizlari. Anek bere esperientzia youtuberra azalduko du: Zergatik sortu zuen Youtube kanala? Zein asmoz? Zeintzuk dira bere youtuber erreferenteak? Sarean euskaraz aritzea positiboa ala negatiboa? Nola aukeratzen ditu gaiak? Nola erebiltzen ditu tag-ak, SEOa, posizionamendua hobetzeko aholkuak, zenbat denbora behar du bideo bat egiteko: hasierako ideiatik, grabaketa, edizioa, Youtubera igo, edota bideoaren promozio lanak.

Hirugarren egunean Maguregiren txanda izango da berriro, oraingoan klase praktiko batekin: aurreko bi egunetan ikasitakoa praktikan jarriko dute parte-hartzaileek. Taldeka bideo bat sortu beharko dute eta amaieran, beraien artean erabaki beharko dute zein izan den bideorik hoberena.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|