→Galdakao

75 urteko gizon bat atxilotu dute Usansolon, bizilagun bat laban batekin erasotzeagatik

galdakao ertzaintza 2018 etxea google maps

Ertzaintzak 75 urteko gizon bat atxilotu du Galdakaon, bizilagun bat sastatzeagatik. Gertaera igande goizaldean izan da Usansoloko etxebizitza bloke batean.

Galdakaoko Ertzain-etxea // Google Maps

Ertzaintzak 75 urteko gizon bat atxilotu du igandean Galdakaon, bizilagun bat sastatzeagatik. Gertaera igande goizaldean izan da Usansoloko etxebizitza bloke batean. Biktima Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman behar izan zuten, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak emakume baten deia jaso zuen 01:30ak aldera bizilagun batek senarrari arma zuri batekin erasotu ziola esanez. Agenteak eta Galdakaoko Udaltzaingoa bertara gerturatu eta bi gizonak antzeman zituzten borrokan eraikineko eskailera-buruan. Ertzaintzak 24 zentrimetroko xafla duen labana antzeman zion ustezko erasotzaileari eta bertan atxilotu zuten.

Biktimak zauri odoltsua zuen sabelaldean eta agenteetako batek eskuoihal batekin presioa egin zion, ez odolusteko, anbulantzia etorri bitartean. Ondoren, Galdakao-Usansoloko Ospitalera eraman zuten zauritutako gizona. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak