→Galdakao

Usansoloko Bira mendi martxak bi ibilaldi izango ditu ekainaren 17an

usansolo bira 2017 mendi martxa txikia argazkia burtotza mendi taldea facebook

Ekainaren 17an ospatuko da Usansoloko Bira mendi martxa. Aurtengoa 16. edizioa izango da eta bi ibilaldi antolatu dituzte: 22 eta 8 kilometrokoak.

Usanoloko Bira Txikia iaz // Burtotza Mendi Taldea

Ekainaren 17an, igandez, ospatuko da Usansoloko Bira mendi martxa. Aurtengoa 16. edizioa izango da eta bi ibilaldi antolatu dituzte: 22 kilometrokoa eta 8 kilometrokoa. Irteerak Unkina plazatik izango dira ordutegi hauetan: 08:00etan hasiko da 22 kilometroko mendi martxa eta 09:30ean 8 kilometrokoa. Martxa txikian, gainera, ipuinak eta istorioak kontatuko dituzte antolatzaileek.

Izena ematea doakoa da eta parte hartu nahi duenak Unkina plazan bertan eman dezake izena. Usansoloko Bira Burtotza Mendi Taldeak antolatzen du.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|