→Galdakao

Usansolok burdin-hesia berreraikiko du Galdakaotik defendatzeko!

Galdakaoko Erreinuan, hortxe ageri da Usansolo harresiz inguratuta

#2018 #Inuzente Kristo Ondorengo 2018. urtean Galdakaoko Erreinu guztia galdakoztarrek hartuta zuten… Guztia? Ez! Auzo txiki batean herritar multzo menderaezin batek irmo eusten dio inbasoreari. Auzo horren izena Usansolo da.

90. hamarkadatik auzoaren desanexio-prozesuarekin hamaika joan etorri bizitakoak dira. Egun segregazio ibilbidea moteldu dela baliatuz, usansolotarrek Gerra Zibil garaiko burdin-hesia berreraikitzeko lanetan hasi dira: harria hemen eta harria han, egurrak gora eta egurrak behera, horma sendo bat eraiki arte. Baina auzotarrek badakite lehenago edo beranduago inbasoreak euren atea joko duela: “Arrain ustela emango diegu bueltan!”.

galdakao burdin hesia 2018 lubakia berreraikitzen udala

Auzotarrak dinbi-danba lanean!

Harresiak harresi, inbasoreekin noizbehinka berba egin behar da. Horretarako, Galdakaora egiten dituzte osteratxoak usansolotarrek hileko azken egueneko arratsaldetan ospatu ohi diren batzarretara, eta bidean jatekorik topatuz gero, lepoan hartu eta segi auzora!

Baina ez pentsa Usansolon armonian lasai bizi direnik! Herri menderaezin guztietan bezala, beti agertzen da ministroa eta montatzen du kristoa: herri mugak gora, herri mugak behera; auzo bat barrura edo bestea kanpora; bati galdetu eta besteak erantzun… Baina amaieran, beti, jan-edan eder batekin agurtzen da herria biharko egunean jasotzeko berria!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak