→Galdakao

Duatloi Txikia eta Mendi Duatloia hartuko ditu Usansolok azaroaren 10ean

Usansolok bi kirol proba hartuko ditu azaroaren 10ean, larunbatez. Hain zuzen ere, Duatloi Txikia eta Mendi Duatloia ospatuko dira egun berean.

Usansolok bi kirol proba hartuko ditu azaroaren 10ean, larunbatez. Hain zuzen ere, Duatloi Txikia eta Mendi Duatloia ospatuko dira egun berean.

Usansoloko U113 Triatloi Taldeak antolatzen ditu bi probak, Galdakaoko Udalaren eta Lokatzetan Kirol Taldearen laguntzarekin.

Duatloi Txikia

Azaroaren 10ean 12:30ean ospatuko da Usansoloko Duatloi Txikia bigarren urtez. 4 eta 15 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Partaideek, adinaren arabera, bi taldetan banatuko dituzte: 4-9 urte eta 10-15 urte artekoak. 4 eta 9 urte bitartekoek korrika buelta bat, bizikletan buelta bat eta berriro ere korrika beste itzuli bat emango dute. 10 urtetik gorakoek korrika bi itzuli, bizikletan bi buelta eta berriro korrika buleta bat emango dute.

Proba hau doakoa izango da eta parte hartu nahi duenak proba hasi aurretik eman dezake izena Arlo Baltza plazan. Derrigorrezkoa da bizikleta ekartzea eta kaskoa erabiltzea.

Mendi Duatloia

Laugarren urtez jarraian antolatuko dute Usansolon Mendi Duatloia. Proba azaroaren 10ean 15:00etan hasiko da eta 16 urtetik gorakoentzako izango da. Lasterketa hau Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoaren barruan dago.

Partaideek hiru sektore burutu beharko dituzte: 5,68 kilometro korrikan, 14,06 kilometro bizikletan eta 1,34 kilometro korrikan. Proba bakarka edo erreleboka (binaka) egin ahal izango da eta horren arabera prezioa ezberdina izango da: bakarka egitekotan 15 euro ordainduko ditu partaide bakoitzak, eta erreleboka egitekotan 25 euro. Izen-emateak internet bidez egin ahal izango dira azaroaren 9ra arte (23:59ak arte) Kirolprobak webgunearen bitartez. Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, 20 (bakarka) eta 30 euro (erreleboka) ordainduta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak