→Galdakao

Arartekora joko du Usansolo Herriak auzoaren desanexioa eskatzeko

usansolo jaiak 2017 segregazioa manifestazioa

Usansolo Herriak jakinarazi duenez, Arartekora joko du desanexio-prozesua dela eta Usansoloko herritarren iritzia administrazioen aurrean defendatzeko eskatuko dio.

2017an Usansolon egin zuten manifestazioa // Argazkia: Usansolo Herria

Usansolo Herriak jakinarazi duenez, Arartekora joko du desanexio-prozesua dela eta Usansoloko herritarren iritzia administrazioen aurrean defenda dezala eskatuko dio UHk. Hain zuzen ere, UHren azken agerraldia 2018ko irailean izan zen Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean. Bertan, Usansoloren desanexioa aurrera ateratzeko Aldundiak lidergoa har zelala eskatu zuen UHk: “Unai Rementeriak orain dela lau urte konpromisoa hartu zuen zuzen-zuzenean herriarekiko esanda: ‘Usansoloko desanexio prozesuarekin aurrera egingo dugu. Izan dadila izan behar dena, baina aurrera egingo dugu eta guk, neuk, konpromisoa hartzen dut hori aurrera ateratzeko’. Bada, Rementeriak ez du bere hitza bete. Prozesu honek ez du aurrera egin Rementeriak berak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez dutelako nahi izan”, adierazi zuen orduan, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean Monika Mena UHko bozeramaileak.

“Aldundian badaukagu foru arau bat eta horrek ezartzen du bidea, eman beharreko pauso guztiak. Eta, zer behar dugu? Bada, hasiera”, zioen Menak: “Eskatzen duguna da Aldundiak hartu dezala lidergoa eta berba bete dezala prozesu hau aurrera ateratzeko bultzada ematea”.

Aldunditik aurrerapausorik eman ez dutela ikusita, Usansolo Herria plataformako kideak Arartekora joko dute otsailaren 1ean, ostiralez. Aurrerago zehaztapen gehiago emango dituzte UHtik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak