→Galdakao

N240 errepideko istripu-kopuruak salatzeko kontzentrazioa deitu dute Usansolon

galdakao usansolo n240 2018 istripuak lekua

Pesalur enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du otsailaren 12an, astelehenez, N240 errepidean azken aldian gertatu diren auto istripuak salatzeko.

Otsailaren 1ean eta 5ean bi istripu larri gertatu dira N240 errepideko 55. kilometroan // Google Maps

Pesalur enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du otsailaren 12an, astelehenez, N240 errepidean azken aldian gertatu diren auto istripuak salatzeko. “N240 errepidean ibilgailu astunen joan-etorriak, trafikoaren dentsitatea eta errepidearen egoera bera egunero jasaten duten herritarrak eta langileak gonbidatzen ditugu kontzentrazioan parte har dezaten“, diote Pesalur enpresa batzordetik. Elkarretaratzea otsailaren 12an izango da 10:00etatik 11:00etara bitartean Labeagan (Usansolo), ospitalera doan sarbidearen aurrean.

Azken astean bi istripu larri izan dira N240 errepideko 55. kilometroan. Otsailaren 1ean bi pertsona hil ziren Bizkaibus eta kamioi baten arteko istripuan, eta hilaren 5ean ezbeharra gertatu zen leku berean bi autok aurrez aurre talka egin zuten eta pertsona bat zauritua izan zen.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|