→Galdakao

Usansoloko III. Lasterketa Herrikoia ekainaren 3an izango da

usansolo herri lasterketa 2017 12

Ekainaren 3an, igandez, Usansoloko III. Lasterketa Herrikoia antolatu du U113 Triatloi Taldeak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.

Usansoloko Lasterketa Herrikoia iaz // Geuria

Ekainaren 3an, igandez, Usansoloko Lasterketa Herrikoia antolatu du U113 Triatloi Taldeak. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta hiru lasterketa izango ditu adinaren arabera: umeak (12:00, 500 metro), gazteak (12:15, 2,3 kilometro) eta nagusiak (12:30, 6,9 kilometro).

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, online zein Rollon Informatika dendan, Torreondo jatetxean edo Egarri tabernan. Nagusiek 5 euro ordaindu beharko dituzte aldez aurretik eta gazteek eta umeek euro 1 lasterketa egunean bertan. Probaren egunean izena emango duten nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Parte-hartzaile guztiek probaren kamiseta teknikoa jasoko dute opari. Era berean, hainbat opari zozketatuko dituzte partaide guztien artean. Iaz 300 partaide inguru izan zituen Usansoloko Lasterketa Herrikoiak (argazkiak).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak