→Galdakao

Tanzaniako umeen aldeko lasterketa solidarioa hartuko du Usansolok irailean

usansolo herri lasterketa 2017 0

Usansoloko I. Mendi lasterketa solidarioa ospatuko da irailaren 9an. Bildutako dirua Born to learn GKEra bideratuko dute antolatzaileek.

Usansoloko II. Herri lasterketak 300 partaide bildu zituen ekainean // Geuria

Usansoloko I. Mendi lasterketa solidarioa ospatuko da irailaren 9an. Bildutako dirua Born to Learn GKE-ra bideratuko dute antolatzaileek

Irailaren 9an, larunbatez, burutuko da Usansoloko I. Mendi lasterketa solidarioa. Lehenengo edizio hau Tanzaniako umeen aldekoa izango da eta bi modalitate izango ditu: mendi martxa (15 kilometro) eta mendi lasterketa (20 kilometro). Martxa 09:00etan hasiko da eta lasterketa 10:00etan. Irteera biak Arlo Baltza plazatik izango dira.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago www.cronocheck.com webgunean edo Rollon Informatikan, Torreondo jatetxean edo Egarri tabernan. Aldez aurretik izena ematen dutenek 10 euro ordainduko dituzte. Lasterketa egunean inskribatuko direnek 15 euro ordainduko dituzte. Era berean, parte hartzaile bakoitzak kamiseta teknikoa jasoko du opari. Bildutako dirua Born to Learn Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute antolatzaileek.

HELBURU SOLIDARIOA BULTZATUZ

Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak bidaia egin zuen behin Tanzaniara. Bertako umeen hezkuntza behar larria ikusita, Moshiko auzo batean eskola bat sortu zuen (Galdakaoko Udalaren laguntzarekin). Umeak eskolara joateaz gain, gutxienez eguneroko bazkari bat edukitzea lortu zuen“, diote U113 triatloi taldeko kideek, euren Facebook orrialdean. Modu horretan, proiektuari bultzada emateko, U113 taldeak lasterketa solidario hau sortu du, Ner Group eta Born to Learn GKEren laguntzaz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak