→Galdakao

Tanzaniako haurren hezkuntzan laguntzeko Lasterketa Solidarioa, Usansolon

Bigarren urtez jarraian antolatuko dute Usansolon Mendi Lasterketa Solidarioa. Abenduaren 16an, igandez, ospatuko da lasterketa eta hiru modalitate izango ditu: martxa (16 kilometro, 09:00), mendi lasterketa (16 kilometro, 10:00), eta txiki martxa (10 kilometro, 10:05). Irteera Arlo Baltza plazan izango da.

Ekimen solidario honetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du eta 12 euro (aldez aurretik www.kirolprobak.com webgunearen bitartez edo Torreondo jatetxean) edo 15 euro (lasterketa egunean bertan) ordaindu. Partaide guztiek kamiseta bat jasoko dute opari. Bilduko duten diru guztia Tanzaniako Born To Learn Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute, iaz bezala. Iaz 2.300 euro jaso zituzten.

Born To Learn GKEa 2011ko urtarrilean eratu zuten Moshin, Tanzanian. Bertako eskola publikora joateko baliabide ekonomikorik ez duten haurren hezkuntzan lan egiten du erakundeak, Newlands komunitatean.

Usansoloko Mendi Lasterketa Solidarioa U113 Traitloi Taldeak antolatzen du, Ner Group eta Born To Learn GKEren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak