→Galdakao

Usansolo inguruko hamar herritarretik zazpik erabaki du segregazio-prozesu barruan egon nahi duela

usansolo jaiak 2017 segregazioa manifestazioa

Labeaga, Uraska, Gorosibai, Ordaine, Arteta, Lekubaso eta Lekueko 927 herritarretik botoa eman dute 507k (% 55) eta 381k baiezkoa bozkatu du (% 75).

Segregazioaren aldeko manifestazioa 2017ko Usansoloko jaietan // Geuria

Usansoloko muga geografikoak zehazteko kontsulta egin dute apirilean Usansolo inguruko zazpi auzoetan. Iazko uztailean Espainiako Ministroen Kontseiluak 2018ko azaroaren 11n aurreikusita zegoen galdeketa ez zuen baimendu, baina Galdakaoko udal gobernu taldeak beste aukera bat bilatu, eta kontsulta egiteko urratsak eman zituen: kontsulta presentziala izan beharrean, posta ziurtatu bidezkoa izan da apirilaren 11ra arte egin dutena. Hau da, oraingoan ez da hautestontzirik egon eta gutun ziurtatu bidez egin da.

Kontsulta Usansolo inguruko zazpi auzoetako (Labeaga, Uraska, Gorosibai, Ordaine, Arteta, Lekubaso eta Lekue) 927 herritarrei egon da zuzenduta (18 urtetik gorakoak), eta horietatik bozka eman dute 507k (% 55eko parte-hartzea). ‘Zure auzoa, Usansoloko segregazio-prozesuaren testuinguruan, bereizi nahi den lurraldeko parte izan behar dela uste duzu?‘ galderari erantzun dioten 507 herritarretik baiezkoa eman dute 381k, hau da, % 75ak.

Datuei erreparatuta, Arteta multzoari dagokionez (Arteta, Ordañe, Lekue eta Lekubaso) 59 herritarrek bozkatu dute: 55 aldeko boto (% 93) eta kontrako 4 (% 7); Labea multzoan (Uraska eta Labeaga) 78k bozkatu dute: 44 herritarrek baiezkoa bozkatu dute (% 57) eta 34k ezezkoa (% 43); eta Gorosibain 355k hartu dute parte kontsultan: aldeko 282 boto (% 79) eta kontrako 73 (% 21).

Hauek izan dira zorrotza, gardena eta sinesgarria izan behar zen prozesuaren emaitzak. Parte-hartze handia izanik, emaitza hauek lagunduko digute aurrerantzean egin beharreko urratsak ematen, beti ere herritarren borondatea errespetatuz. Hauxe da gure konpromisoa prozesu honetan. Ondoren, Batzorde Mistoa, egiteke geratzen diren mugarriak, funtsezkoak direnak, jarriz joango da herritarrekegiazko datuen gainean iritzia, modu berean, adierazi ahal izan dezaten”, dio Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak