☉ Galdakao
Usansoloren mugen inguruko galdeketa zelan egin aztertuko dute Galdakaon
Espainiako Gobernuaren trabak nola saihestu Usansoloren mugak zehazteko aztertuko du otsailaren 12an Batzorde Parekideak Galdakaon.
Espainiako Gobernuaren trabak nola saihestu Usansoloren mugak zehazteko aztertuko dute Galdakaon. Alegia, Usansoloren mugen inguruko galdeketa zelan egin aztertzeko bilduko dira bihar, otsailak 12, Galdakaoko Udala eta Usansolo Herria (UH), Batzorde Parekidearen baitan, eta segregazio-prozesuan aurrera egiteko alternatibak eztabaidatuko dituzte, Gobernu zentralaren ezezkoaren ostean.
Usansoloko muga geografikoak zehazteko egin nahi du Udalak galdeketa hori, “hiri-gune hau Galdakaoko udalerriko zatia izan delako beti”, diote udal ordezkariek. 2018ko azaroaren 11n zegoen iragarrita galdeketa, baina Espainiako Gobernuak ez zuen hura egiteko baimenik eman. Biharko bileran galdeketa hori egiteko alternatibak eztabaidatuko dituzte.
Batzorde Parekidea osatzen dute Udaleko 3 ordezkarik (alkatea bera eta bi zinegotzi), Udalaren Idazkari Orokorrak eta Usansolo Herria taldearen 3 ordezkarik (hauteskundeetako emaitzen araberako ordezkaritza proportzionala).
UH, Arartekoan
Usansolo Herria plataformako zenbait kidek Arartekora jo dute otsailaren 1ean desanexio-prozesuagatik eta Usansoloko herritarren iritzia administrazioen aurrean (Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren aurrean) defenda dezala eskatu dio UHk Arartekoari. “Zortzi urteren ondoren, Arartekoarengana etorri gara, honek bitartekaritza lana egin dezan. Usansoloren historiaren txosten oso bat aurkeztu dugu eta gure esperantza nahiko baikorra da”, dio Monika Mena UHko bozeramaileak.
☉ Galdakao
Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon
Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.
Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.
Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.
Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.
Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.
“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.
Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.
☉ Galdakao
Aperribai / Korrika 23 / 2024
Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:
☉ Galdakao
Galdakao / Korrika 23 / 2024
Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:
☉ Galdakao
Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko
Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!
☉ Galdakao
Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean
Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek
23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:
Ver esta publicación en Instagram