→Galdakao

N-240 errepideak eragiten duen arriskua salatzeko kontzentrazioa egingo dute Usansolon

usansolo-n-240-errepidea-kontzentrazioa-2018-otsaila-argazkia-luis-angel-sanchez-twitter

N-240 errepideak eragiten duen arriskua salatzeko eta horren konponbidea aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur, ekainak 14, Usansolon.

Otsailean kontzentrazioa egin zuten N-240 errepideko istripu-kopuruak salatzeko // Luis Angel Sanchez

N-240 errepideak eragiten duen arriskua salatzeko eta horren konponbidea aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur, ekainak 14, Usansolon, Gorosibaiko biribilgunean. Era berean, Legution ere kontzentrazio bera egingo dute. Elkarretaratzeak 19:00etatik 19:30era bitartean izango dira.

Elkarretaratzeak Usansolo Herriak eta Legutio Bizirik plataformek antolatu dituzte, “N-240 errepideak duen trafiko-kopuru ikaragarria salatzeko. Besteak beste, kotxeen, kamioien eta merkantzia berezien garraioen trafiko izugarria du errepideak”, diote: “Horregatik guztiagatik, eragiten dituen arrisku, zarata, gastu zein ingurumen arazoak direla eta, Bizkaia eta Araba lotzen dituen errepide-ardatz garrantzitsu honen egoerari benetako konponbide bat behingoz ematea eskatuko dugu”.

600 istripu

Usansolo Herriak eta Legutio Bizirik plataformek salatu dutenez, “2000. urtetik 600 istripu baino gehiago jazo dira errepide horretan: 50 istripu larri egon dira, 25 hildako bain gehiago eragin dituztenak”. Otsailean izan dira azken istripu larriak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak