Sareak

☉ Galdakao

Euskadiko lehen esne bankua izango du Galdakaoko Ospitaleak

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) lehendabiziko esne bankua izango du aurten. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Galdakao-Usansolo Ospitalean izango da.

|

galdakao usansolo ospitalea 2017 sarrera 1

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) lehendabiziko esne bankua izango du aurten. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Galdakao-Usansolo Ospitalean izango da eta 32 asteren buruan edota 1.500 gramo inguru pisatzen duten jaioberrientzat izango da bertan bilduko den esnea. Era berean, umeei esnerik eman ezin dieten amei laguntzeko balio izango du esne bankuak.

Aurreikuspenen arabera, azken hiruhilabetean martxan jarriko dute esne bankua, Ospitaleko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroan. Aurrenkontua 70.000 eurokoa izango da.

NOLA ERABILI ESNE BANKUA?

Esne-emaileek etxean izoztu ahal izango dute esnea eta hamabostean behin gertuko osasun zentrora eraman beharko dute. Handik Galdakaoko Ospitaleko bankura eramango dute, norbaitek horren beharra izan arte.

16.000 SINADURA BILKETA

Esne bankuaren sorrera aldarrikatzeko iaz 16.000 sinaduratik gora bildu ziren change.org plataforman. Gaurutzetako Ospitalean jartzekoa zen eskaria, baina transfusio eta giza ehunen zentroa Galdakaoko Ospitalean dagoenez, bertan kokatzea adostu du Eusko Jaurlaritzak.

☉ Galdakao

Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu du gaur Galdakaon Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak

|

Pontzi Zabala kaleko bidegurutzean iznago da elkarretaratzea // HU Kontseilu Sozialista

Nakba Eguna edo palestinar exodoa gogorarazteko eguna da gaur: palestinar herriaren hondamendia gogorarazteko eguna, alegia. Horren harira, mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek hainbat herritan.

Hego Uribe eskualdean, Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea deitu du 19:00etan Galdakaon, Pontzi Zabala kaleko bidegurutzean.

“Azken egunetan Rafahen ematen ari diren Israelgo estatu genozidaren erailketak eta mendebaldeko gobernu, enpresa eta alderdi ezberdinek sionismoarekin dituzten konplizitateak saltzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, palestinar erresistentziaren legitimitatearen defentsa eginez”, diote Hego Uribeko Kontseilu Sozialistatik.

Eskualdeko mobilizazio horrez gain, BDZ Bizkaiak (Boikota Desinbertsioak eta Zigorrak Israelentzat) manifestazioa deitu du Bilbon, 19:00etan, Moyua plazatik. Osasun langileek, suhiltzaileek, baserritarrek, kazetariek, guraso elkarteek, EHUk, herri mugimenduek eta sindikatuek bat egingo dute Bilboko deialdiarekin.

Era berean, Palestinarekin Elkartasunak mugimenduak manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 19an, igandez, 12:30ean Iruñan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatu dute Galdakaoko institutuek Kurtzeko plazan

Maiatzaren 17an izango da merkatua Kurtzeko plazan. Bilduko duten dirua GBGE elkarteari emango diote Galdakaoko institutuek

|

Maiatzaren 17an, ostiralez, izango da bigarren eskuko merkatua Galdakaon, herriko institutuek antolatuta // Argazkia: Artificial Photography, Unsplash

Bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatu dute Galdakaoko institutuek Kurtzeko plazan maiatzaren 17an, ostiralez, 09:30etik 13:30era.

“Herriko institutuetan arropa, liburuak, jostailuak eta bitxiak biltzen ari gara merkatuan saltzeko eta lortuko dugun dirua GBGEri emango diogu”, adierazi diote GEURIAri proiektuko arduradunek: “Erakunde honek hainbat proiektu sortzen eta gauzatzen ditu gizarte-egoera ahulean dauden pertsonekin lankidetzan arituz”.

Merkatuak bat egingo du Birziklapenaren Nazioarteko Egunarekin (maiatzak 17): “Agenda 30 proiektuaren testuinguruan, iaz hasi ginen pentsatzen bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatzea, eta aurten antolatuko dugu lehen aldiz ekintza eraldatzaile hau. Animatu zaitezte proiektu solidario honetan parte hartzera!”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Burdin Hesitik ibilaldi gidatua antolatu dute Galdakaon, bonbardeketen 87. urteurrenean

Ibilbide gidatuaz gain, maiatzaren 19an bertan ekitaldi nagusia antolatu dute Plazakoetxen. Gainera, maiatzaren 15ean Gurseko errefuxiatuen kanpamenduaren inguruko hitzaldia emango du Jabi Bilbaok

|

Maiatzaren 19an Oroimen Ekitaldia antolatu dute Plazakoetxen // Geuria

Maiatzaren 19an 87 urte beteko dira faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik, eta urtero bezala, ekitaldia antolatu dute Galdakaoko Udalak eta Galdakao Gogora elkarteak.

Ekitaldi nagusia Plazakoetxen izango da 13:00etan. Ohi bezala sirena hotsak entzungo dira eta lore-sortak utziko dituzte bonbardaketen memorialean.

Aurretik, 09:00etan ibilbide giudatua izango da Burdin Hesitik. Galdakao Gogora talde memorialistako kideen gidaritzapean, zazpi kilometro inguruko ibilbidea egingo da basotik, bertako lubaki, babesleku eta metrailadoreen habiak ikusiz eta horien inguruko azalpenak entzunaz.

Bestetik, maiatzak 15ean ‘Gurs: camp des basques’ hitzaldia eskainiko du Jabi Bilbao irakasle eta adituak. Hitzaldia 19:00etan izango da Torrezabalen.

Egitaraua / Galdakaoko bonbardaketak – 87 urte

Maiatzak 15, asteazkena
Hitzaldia: ‘Gurs: camp des basques’, Jabi Bilbao
19:00 Torrezabaleko erakusketa gela

Maiatzak 19, igandea
Burdin Hesitik ibilaldi gidatua: 7 kilometroko ibilbidea basotik
09:00 Kurtzeko plazatik

Oroimen ekitaldia
13:00 Plazakoetxe

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Erlauntza handi bat agertu da Galdakaoko herrigunean

|

Hainbat erle erlauntza bat egiten agertu dira Galdakaon. Inocencio Goikuria Iturriotz galdakoztarrak Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte kaleen arteko zuhaitz batean erlauntza egiten zeuden momentuko irudiak publikatu ditu bere sare sozialetan.

Bideoarekin batera honakoa publikatu du Goikuriak: “Udaberriaren amaieran eta udan, erleen koloniak banatu egiten dira erlauntza berriak sortzeko. Jatorrizko erlauntza erle erregina gazte baten ardurapean geratuko da, eta kolonia berriro jendeztatu beharko du. Erle erregina zaharrena, berriz, erle langileen laguntzarekin leku berri baten bila aterako da. Erle erreginak, erle langileek eta zenbait zantarrek osatzen duten talde migratzaile honi erlauntza deitzen diogu”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Udaberriko Sormenek Amets Arzallus, La Basu, Aiko, Itxaso Paya eta Maria Rivero ekarriko ditu Galdakaora

|

La Basu rapera etxebarritarrak kontzertua emango du maiatzaren 17an Basoa tabernan // Geuria

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da Udaberriko Sormene Galdakaon, ‘Sortuz ahaldundu! Zazpi jauzi’ lemapean.

Booktuber ekitaldia, ikastetxeetako eta euskategietako ikasleen irakurtaldi jarraitua, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, musika eta antzerkia antolatu dituzte.

Gaur aurkeztu dute Udaberriko Sormeneren egitaraua // Argazkia: Galdakaoko Udala

Gainera, Sormene abestiaren aurkezpena ere egingo dute. Hain zuzen ere, apirilean egitasmoari doinu propioa jartzeko lehiaketa abiarazi zuten eta maiatzaren 17an aurkeztuko dute Basoa tabernan.

Egitaraua / Udaberriko Sormene 2024

Maiatzak 16, osteguna
Booktuber ekitaldia
10:00 Maximo Moreno Musika Eskola

Maiatzak 17, ostirala
Ikastetxeen eta euskaltegien irakurtaldi jarraitua: ‘Miñan’ (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde)
10:00 Torrezabal Kultur Etxea

Hitzaldia eta mahai-ingurua: ‘Bidasoa 2018-2023’ Fermin Muguruzaren dokumentala. Alaine Aranburu eta Amets Arzallus
10:00 Torrezabal Kultur Etxea

Kontzertua: La Basu + Sormene abestiaren aurkezpena
21:00 Basoa taberna

Maiatzak 18, larunbata
Marta Velascoren instalazioa: Hitzen euria
+ Musika zuzenean: Carmen Santamaria (pianoa) + Natalia Sanchez (flauta)
12:00 Muguru parkea

Helduentzako tailerra eta erromeria: Aiko dantza taldea
18:00 Kurtzeko plaza

Maiatzak 19, igandea
Antzerki musikala: ‘eMcumeak’ (Itxaso Paya eta Maria Rivero)
19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Osorik irakurri